Sorrera: 1981.
Egoitza: Zaharren egoitzako goiko solairua, Enparan kalea 6.
Harremanetarako: Edu Arana (eduaranag@gmail.com).
Historia: Izarraitz taldea 1981. urtean sortu zen. Handik hainbat txistulari pasatu da geroztik. Helburuak: batez ere, musikaren alde lan egitea, eta herriz herri txistua eta euskal kultura zabaltzea; musika eta txistuaren ikasketak egin nahi dituzten taldekideei titulazioak lortzen lagundu eta bultzatzea; Azpeitiko nahiz kanpoko beste kultur taldeekin harremanak izatea; herriari igandero diana eta goiz-eresia eskaintzea, eta hiru hilabetean behin, kontzertu bat; urte guztian txistua presente izatea Azpeitiko herriak, eta edonori laguntza eskaintzea.
Jarduera: Urtekoak:
- Igandero, diana.
- Urte Berri eguna: diana.
- Errege Eguna: diana.
- San Sebastian festak: korporazioa eta sokamuturra.
- Karnabalak: diana eta sokamuturra.
- Asteburu Musikala: kale animazioa.
- San Juan bezpera: San Juan martxa eta dantzarako piezak suaren inguruan.
- San Inazioak festak: kalejira, diana, korporazioa eta zezenketak.
- Santo Tomasak festak: diana, eta buruhaundi eta erraldoiak.
- Eguberriak: Barrenetxea Abesbatzarekin, jaiotzarekin kale buelta; diana.
- Besterik: taldeak Joxe Mari Gurrutxaga Txokolo txistulariaren errepertorioa grabatu zuen disko batean, baita Txistulari aldizkarian argitaratu ere. Gainera, txistu alardeak antolatzen ditu.
Elkarrizketa (2022-6-29. Uztarria-eus). Hiru esan:
- 🟠“Pasio bat da txistua, eta ez dugu hutsik egiten”.
-
🟠"Nahiko genuke musika eskolatik jendea ekartzea taldera, probatzera ekitaldi zehatz batzuetan".
- "Herria girotzea, han eta hemen parte hartzea, eta euskal kultura sustatzea ditugu helburu".