Kultur taldeak

Julian Barrenetxea Abesbatza

Azpeitiko Kultur Mahaia 2022ko api. 14a, 10:00

Sorrera: 1986. 

Egoitza: Soreasu kultur eraikina.

Atari digitala: Facebook

Harremanetarako: julianbarrentxea@yahoo.es.

Historia: herriko parrokian berrogei urtez organo-jole aritu eta kapera maisua izan zenaren izena hartu zuen abesbatzak bere sorreran (1986): Julian Barrenetxea. Hasiera haietatik eta 2000. urtera arte, Jose Luis Frantzesena izan zen taldeko zuzendaria. Harekin Euskal Herriko, Espainiko eta Europako hainbat tokitan ibili ziren, eta hainbat lehiaketetan hartu zuten parte. 2001ean zuzendari postua Jaime Amenabarrek hartu zuen. Besteak beste, Azpeitiko beste diziplinatako taldeekin elkarlanean formatu handiko ikuskizunak egin izan dituzte.

Jarduera:

  • San Sebastian Eguneko meza nagusia abestu Azpeitiko parrokian, bertako koruarekin batera.
  • Karnabaletako kontzertuan parte hartu, Musika Bandarekin batera eta Antxieta Musika Eskolarekin.
  • Bi urtetik behin, San Juan bezperako su pizte ekitaldian parte hartu, herriko beste talde batzuekin batera.
  • San Inazio bezperan Loiolako basilikan parrokiko koruarekin batera Bezperak eta Salbea abestu.
  • San Inazio Eguneko meza nagusia abestu parrokian, bertako koruarekin batera.
  • San Inazio bigarreneko meza nagusia abestu Loiolako basilikan, parrokiko koruarekin batera.
  • Azpeitiko Udazkenean Abesbatzak zikloan abestu.
  • Gabon eguneko eskean ibili, parrokiko koruarekin eta herritarrekin batera.
  • Beste abesbatzekin egiten diren hartu-emanen ondorioz sortzen diren kontzertuak.

Elkarrizketa (2022-6-14, Uztarria.eus). Hiru esan:

  • "Osasun mentalerako ona da abestea".
  • "Jendeari ez zaio erraza-edo egiten koru batean sartzea, elizarekin lotzen dutelako. Baina Julian Barrenetxea Abesbatzan denetik egiten dugu".
  • "Kantatzeko zaletasuna duenak eta gure korua ezagutu nahi duenak, onena du etortzea eta saiatzea".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide