Jexux Zelaia mendi lasterkariak kilometro bertikaleko Espainiako Kopako proba irabazi du gaur, Granadako Guejar Sierra herrian (Espainia). Beteranoen mailan eskuratu du garaipena azpeitiarrak. Lasterketak 3,9 kilometroko ibilbidea eta 935 metroko desnibel positiboa izan ditu, eta 44 minutu eta 40 segundo behar izan ditu Zelaiak proba amaitzeko; bost segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari. Kilometro bertikaleko Espainiako Kopako lehen proba izan da gaur Granadan jokatu dutena.