'Orkestra lurtarra' haurrentzako filma emango dute bihar, Soreasun

Ihintza Elustondo 2022ko api. 17a, 17:24

16:30ean hasiko da haurrei zuzendutako ikus-entzunezkoaren emanaldia. Animaziozko filma da Orkestra lurtarra, eta Harkaitz Cano idazlearen izen bereko liburua du oinarri.

Orkestra lurtarra filma emango dute bihar, astelehena, Soreasu antzokian. 16:30ean hasiko da haurrei zuzendutako ikus-entzunezkoaren emanaldia. Animaziozko filma da Orkestra lurtarra, eta Harkaitz Cano idazlearen izen bereko liburua du oinarri. Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce dira haren zuzendariak. Honako hau da filmaren sinopsia: "Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, tronpeta jotzeaz gain, eskailera gainera igotzen den Presidente izeneko ahuntz bat dutenak; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jotzailea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki saltzaile eta kontra-tenorea… Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteta".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide