Jende ugari bertaratu da Aste Santuan Igarako errota ezagutzera

Mireia Galarza eta Ihintza Elustondo 2022ko api. 18a, 09:10

Ostegunetik igandera, bisita gidatuak egin dituzte Igarako errotan, Loiolan dagoen XVIII. mendeko ur errotak nola funtzionatzen duen ikusteko.

Aste Santuko egunetan bisita gidatuak egin dituzte Igarako errotan, Ekoetxeak antolatuta. Sustatzaileek azaldu dutenez, jende ugari bertaratu da egunotan Loiolan dagoen XVIII. mendeko ur errotak nola funtzionatzen duen ikustera: uraren indarra aprobetxatuz, arto irina egiteko baliatzen dute errota. Maiatzaren 8an ere bisitatu ahal izango da Igarako errota.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide