Sorrera: 1992.
Egoitza: Iñaki Azpiazu kalea 6 (Beasainen ere badu lokal bat).
Atari digitala: Facebook
Harremanetarako: dantzaki@hotmail.com.
Historia: Jose Mari Orbegozo duela 30 urte pasa hasi zen dantzan, bere orduko tabernari lanetik kanpo, eta pixkanaka txapelketetan parte hartzeari ekin zion: Euskal Herrikoan, Espainiakoan eta Europakoan. 1992an dantza eskolak ematen hasi zen Azpeitian. Saloiko dantza, dantza modernoa edota sevillanak erakusten ditu.
Jarduera: festetako erakustaldiak, ETBko programa, Sanagustin kulturguneko saioak eta bestelako ekitaldiak.
Elkarrizketa (2022-7-13, Uztarria.eus). Hiru esan:
- “Helburua da gure eskolako ikasleek dantzan ondo egitea eta dantzari onak ateratzea”.
- “Euskadi, Espaini eta Europa mailako sariak irabazi dituzte, Frantzian ere bai… Jende ona dugu, baina sakrifikatu ere egiten dira. Hau gustatzen zaien seinale”.
- “Ikasle bakoitzak ditu bere helburuak: erakustaldiak, ariketa egitea, sozializazioa...”.