Kultur taldeak

Trikigiro Kultur Elkartea

Azpeitiko Kultur Mahaia 2022ko api. 14a, 10:00

Sorrera: 2016. 

Egoitza: Euskal Herria 34 D ezkerra.

Atari digitalak:

Harremanetarako: trikigiroke@gmail.com.

Historia: bailarako aurreneko trikitilarien testigantzak XIX. mende amaierakoak dira. Aldiz, 1930eko hamarkadakoak dira trikitilariei egindako lehen omenaldiak. Orduan antolatu ziren aurreneko aldiz bailarako trikitizaleak, eta 1972tik aurrera Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko parte izan dira. Horregatik, urte hauetan guztietan ez da bailarako kultur jarduera sustatzeaz arduratuko den elkarte juridikorik egon.

Trikigiro Kultur Elkarteari dagokionez, 2016ko abenduaren 14an eratu zen. Hala ere, 2016ko apirilaren 22an ospatu zen I. Trikigiro Eguna izan zen elkartearen oinarriak ezarri zituena. Egun hartan, kalejira jendetsu bat egiteaz gain, 150 lagun bildu ziren Azpeitian, Sanagustinen afaritan, eta orduan ikusi zuten ezinbestekoa zela bailarako trikitizaleak elkarte juridiko baten inguruan antolatzea, aurrera begira gisa horretako nahiz bestelako jarduerak egiteko.

Jarduera:

  • Trikigiro elkarteak urtean bi jaialdi nagusi antolatu izan ditu azken urteetan. Alde batetik, 2014tik aurrera Azpeitiko Xanjuandegi auzoan ospatzen den Trikitixa Txapelketa antolatzen du, Xanjuandegiko Festa Batzordearekin lankidetzan. Eta, bestetik, urriko azken bigarren ostiralean Trikigiro Eguna egiten du, Kulturaz kooperatibaren babesarekin.
  • Gainerakoan, bi ekitaldi nagusi horiek bestelako eskaintzekin osatu izan ditu, urtearen arabera: erakusketa, hitzaldi zikloak…
  • Trikigiroren beste zeregin nagusia da bailarako trikitixaren inguruan urte hautetan  sortu den ondare kulturala jaso eta zabaltzea. Elkartean talde bat dago horretaz arduratzen dena.

Elkarrizketa (2022-10-13, Uztarria.eus). Hiru esan:

  • “2016an egituratzea erabaki genuen; bailarako komunitatea zabaltzeko eta saretzeko. Bailarako herrietako trikitilariak gaude elkartean”.
  • “1960-70eko hamarkadan Euskal Herriko trikitiaren bihotza zen [bailara hau]. Sekulako ondarea dago, eta hori jaso, berreskuratu eta ezagutarazi nahi dugu, formatu desberdinetan”.
  • “Oinarri ona dago, badabil jendea, eta ekitaldiak antolatzean ere biltzen da beti hamar-hamabost laguneko taldea. Ekitaldietara jendea joaten da ikustera, asko”.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide