Sorrera: 1998.
Egoitza: Zubi-zarreko lokala, Juan XXIII.a auzoa.
Harremanetarako: Joseba Izagirre (josebaizagirre@gmail.com).
Historia: 1998. urtean, Urrestillan entseatzen zuten hainbat musika taldek beraien lokalean aldaketa batzuk egiteko baimena eskatu zioten udalari. Honen erantzuna izan zen ezin zirela talde horiek eskatutako aldaketak egin, eraikinaren segurtasunagatik, baina bazuela beste irtenbide bat: ordura arte pasonibela eta jatetxea izan zen Zubi-zar eraikinera pasatzea. Taldeek aukera hori onetsita, Zubi-zarrera joatea erabaki zuten. Harrezkero, talde asko pasatu dira bertatik, eta era askotako musika sortu dute. Gehienbat, metal eta punk ukitua izan du Zubi-zarrek, baina ska, hard core, blues eta beste hainbat estilo ere landu dira. Bertako taldeek disko ugari grabatu dituzte, eta ehunka kontzertu eman —atzerrian ere aritu izan dira—. Ondare kultural garrantzitsua utzi dute.
Gaur egun (2022) Zubi-zarreko lokalean dabiltzan taldeak:
- Legen Beltza.
- iZEi.
- Sijjin.
- Fridays.
- Baserriko.
- In Your Face.
- Arroitte.
- Zallek.
- Hellwatch.
- Ukabil.
- Istilu.
- No Pleiz.
- Egurra ta Kitto (momentuz, geldirik)
- Kezkak.
Jarduera: kontzertuak Zubi-zarreko lokalean, herrian eta Azpeititik kanpo.
Elkarrizketa (2022-9-16, Uztarria.eus). Hiru esan:
- “Zubi-zarrek jende askori eman dio aukera musika egiteko edo probatzeko, musikaren bueltan ibiltzeko, eta inori sekula ez zaio aterik itxi”.
- “Estudio bat jarri genuen, eta diskoak bertan graba daitezke. Instalazio elektrikoa ere egin genuen, argiak jarri, lurrean ere egin genuen egokitzapenik, sofak…”.
- “Entsegu aldetik badugu antolaketa moduko bat, egutegi bat, eta errespetatzen da”.