Astelehenean hasiko da Udal Liburutegian ipuin kontaketa saioen aldi berria

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 20a, 08:33

Mikel Susperregi, ipuin kontaketa saio batean.

Mikel Susperregik Haur Hezkuntzako 4. mailako haurrei zuzendutako kontaketa eskainiko du, 17:30ean hasita. Saiora joan nahi dutenek aurrez eman behar dute izena.

Larunbatean, apirilak 23, Liburuaren Eguna da, eta egun horren bueltan, astelehenean, hasiko da Azpeitiko Udal Liburutegian ipuin kontaketa saioen XXXIII. sasoia.

Hilaren 25ean, Mikel Susperregi izango da denboraldi berriko lehen emanaldia egingo duen kontalaria. Haur Hezkuntzako 4. mailako haurrei zuzendutako saioa izango da berea eta 17:30ean hasiko da.

Asteleheneko ipuin kontaketa saiora joan nahi dutenek aurrez eman behar dute izena eta ostirala izango da horretarako azken eguna. Dena den, plazak mugatuta daudela jakinarazi du Udal Liburutegiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide