Herriko nerabeen musika taldeak kontzertuan eta solasean ariko dira bihar Sanagustinen

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 20a, 17:59

Ukabil da bihar Sanagustinen izango den taldeetako bat.

Gazteak eta musika izeneko saioa antolatu dute elkarlanean Kulturaz kooperatibak eta Gaztelekuak. Istilu, Ukabil, Leherkaitz eta No Pleiz taldeek zuzeneko emanaldiak egingo dituzte, eta taldekideei galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek, 17:00etatik aurrera.

Gazteak eta musika izeneko saioa hartuko du bihar arratsaldean Sanagustin kulturguneak. Nerabeek osatutako herriko lau talderen musika zuzenean entzuteko aukera izango da, batetik; bestetik, talde horietako kideei galderak egiteko eta haiekin solasean aritzeko aukera izango dute kulturgunean elkartzen direnek.

Istilu, Ukabil, Leherkaitz eta No Pleiz dira bihar Sanagustinen kantuan eta berriketan ariko diren taldeak. 17:00etan hasiko da Kulturaz kooperatibak eta Gaztelekuak elkarlanean antolatu duten saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide