'Los tipos malos' eta 'El acontecimiento' filmak emango dituzte igandean eta astelehenean Soreasun

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 21a, 09:02

Los tipos malos animaziozko filma igande arratsaldean emango dute, eta El acontecimiento, berriz, igande arratsaldean eta astelehen iluntzean. Zapatuan ez da zinema emanaldirik izango, Go!azen 8.0 ikuskizuna taularatuko baitute antzokian.

Igandean eta astelehenean izango dira datozen zinema emanaldiak Soreasu antzokian. Zapatuan ez da zinemarik egongo, Go!azen 8.0 ikuskizuna taularatuko baitute antzokian bi saiotan, 17:00etan eta 19:00etan.

Igandean, bereziki haurrei zuzendutako Los tipos malos animaziozko filmarekin (Pierre Perifel, 2022, AEB) ekingo diote zinema eskaintzari, 16:30ean. 19:30ean, berriz, El acontecimiento filma botako dute lehen aldiz (Audrey Diwan, 2021, Frantzia); film bera ikusteko aukera izango da Soreasun astelehenean ere, 21:00etan.

Annie Ernaux egilearen eleberri batean oinarritutako istorioa kontatzen du El acontecimiento (L'événement) filmak, eta honela dio sinopsiak: "Frantzia, 1963. Anne, etorkizun oparoa duen ikasle gazte eta bikaina, haurdun dagoela ohartzen da. Gauetik goizera, ikasketak amaitzeko eta bere inguruko arau itogarrietatik ihes egiteko aukera zapuztuta ikusten du. Azken azterketak gerturatzen ari direla eta hazten ari den sabel batekin, Annek lotsari eta minari aurre egin beharko die".

Los tipos malosek, berriz, bost gaizkile ospetsuren istorioa kontatzen du, orain arteko beraien enpresarik zailena egiten saiatzen direnak: ondo portatzea. Aaron Blabeyren izen bereko liburu ilustratuetan oinarrituta dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide