Frontoi Txikian egingo dute azkenean 3x3 Futbol Festa

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 21a, 15:38

3x3 Futbol Festaren 2015eko edizioko irudia. Betharramen jokatu zuten orduan.

Plazan egitekoa zen, baina euria iragarrita dagoela kontuan hartuta, Done Jakue kaleko pilotalekuaren estalpera aldatzea erabaki dute antolatzaileek. Gaur banatuko dituzte kamisetak, eta bihar 17:30ean hasiko dira partidak jokatzen.

3x3 Futbol Festa estalpean egingo dute azkenean. Bihar hasi eta igandera bitartean egingo den futbol topaketa herriko plazan egitea zen Azpeitia Cupeko antolatzaileen hasierako asmoa, baina aurrez ere esan zuten eguraldi kaskarra aurreikusiz gero, prest zutela ordezko kokapena. Eta datozen egunetan ere euria espero denez, erabaki dute futbol festarako erabiliko dituzten belar artifizialezko bi futbol zelai txikiak Frontoi Txikian jartzea, plazan jarri beharrean.

Bihar 17:30ean hasiko da 3x3 Futbol Festa, eta zapatuan eta igandean 10:00etan hasiko dira partidak jokatzen. Gaur arratsaldean, berriz, 17:00etatik 18:30era, futbol festan erabiliko dituzten kamisetak jaso beharko dituzte Sanagustinpean Azpeitiko eta Azkoitiko taldeek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide