Ziklomotorren azterketa teknikoak egingo dituzte herrian maiatzaren 11n

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 23a, 08:50

Aukera baliatu nahi dutenek aurrez hartu behar dute hitzordua. 09:00etatik 14:00etara egingo dituzte ibilgailuen azterketak.

Ziklomotor jabeek beren ibilgailuaren azterketa teknikoa Azpeitian egiteko aukera izango dute datorren maiatzaren 11n. Egun horretan, 09:00etatik 14:00etara bitartean egingo dituzte aipatutako azterketak Urola kaleko udal biltegian.

Azterketa teknikoa egin ahal izateko, baina, aurretik txanda hartu behar da nahitaez, 943-76 97 53 telefono zenbakira deituta.

Ziklomotor jabeek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte azterketa egin ahal izateko: ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (jatorrizkoa, kopiarik ez); zirkulazio baimena; derrigorrezko asegurua; eta ibilgailuaren titularraren NAN zenbakia. Azterketaren prezioa 30,12 eurokoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide