Arria V.a eta Otaño, igandeko aizkora apusturako prest

Julen Imaz eta Mailo Oiarzabal 2022ko api. 22a, 15:11

Errezildarrak eta beizamarrak 20na kanaerdiko moztu beharko dituzte Azpeitiko zezen plazan, 12:00etan hasita. Duela hiru hilabete hitzartu zuten apustua, eta gustura daude denbora horretan egindako lanarekin. Sasoi onean iritsi dira hitzordura, eta etxean egindako lanaren emaitza plazan erakutsi gabe ez uztea da bien esperantza, dema bera eta jokoan jarri dituzten 5.000 euroak irabaztea alde batera utzi gabe, noski. Iganderako sarrerak gaurtik eros daitezke Mendizabal erretegian, eta igandean bertan zezen plazako leihatilan ere bai.

Xabier Orbegozo Arria V.a eta Eneko Otaño elkartu ditu Erlo Telebistak Azpeitiko zezen plazan, igande honetan toki berean (12:00) jokatuko duten aizkora apustuaren bezperetan. Errezildarrak eta beizamarrak 20na kanaerdiko moztu beharko dituzte igandean, eta lanak azkarren bukatzen dituenarentzat izango da garaipena. Duela hiru hilabete hitzartu zuten apustua, eta gustura daude bi kirolariak denbora horretan egindako lanarekin. Sasoi onean iritsi dira hitzordura, eta etxean egindako lanaren emaitza plazan erakutsi gabe ez uztea da bien esperantza, dema bera eta jokoan jarri dituzten 5.000 euroak irabaztea alde batera utzi gabe, noski.

Sarreren txartelekin arazoak izan dituzte, eta gaur bertan dira jasotzekoak. Hain zuzen ere, iganderako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai Azpeitiko Mendizabal erretegian, eta igandean bertan zezen plazako leihatilan ere bai, 30 euroren truke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide