Hasi da Frontoi Txikian 3x3 Futbol Festa

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 22a, 19:14

Gaur 17:30etik ari dira partidak jokatzen. Bihar eta etzi, berriz, 10:00etan hasiko dira jardunaldiak. 115 taldek parte hartuko dute hiru egunetan kirol egitasmoan.

Gaur arratsaldean hasi da Azpeitia Cupek antolatutako 3x3 Futbol Festa. Hiru egunez, igandera bitartean, neska-mutil gaztetxoek osatutako 115 taldek parte hartuko dute egitasmoan. Plazan egin behar zuten, baina Frontoi Txikian ari dira egiten, astebururako euria emanda dagoelako.

17:30ean hasi dira lehen jardunaldiko partidak, eta horietako batzuetan hartutako irudiak ikus daitezke goiko bilduman. Bihar eta etzi, berriz, 10:00etan hasiko dira 3x3 Futbol Festaren neurketak jokatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide