Burgosko Prozesuaren gaineko hitzaldia emango du Iñaki Egañak asteartean

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 24a, 08:53

Iñaki Egaña historialaria. (Anboto)

Naziogintza Taldeak antolatuta, Basazabal jauregian emango du historialariak Burgosko Prozesua: herri bat zutik izeneko hitzaldia, 19:00etan hasita.

Iñaki Egaña historialariak hitzaldia emango du etzi, apirilaren 26an, Azpeitian. El proceso de Burgos 50 años después liburuaren egilea da Egaña, eta 1970ean Francoren diktadurak ETAko hamasei kide epaitu zituenekoa eta epaiketa haren bueltan sortu zen mugimendua hizpide izango ditu historialari donostiarrak asteartean. Burgosko Prozesua: herri bat zutik izeneko hitzaldia 19:00etan hasiko da Basazabal jauregian.

Naziogintza Taldeak antolatu du etziko hitzaldia. Hain zuzen ere, hitzaldi bera 2021eko urtarrilean egitekoak ziren, baina orduan azken orduan bertan behera utzi behar izan zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide