Saninazioetako zezenketetan ariko diren toreatzaileak iragarri ditu Zezenzale Batzordeak

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 24a, 09:03

Azpeitiko zezen plaza.

Morante de la Puebla izango da aurtengo izarra. Abuztuaren 1eko zezenketan ariko da uneotan eskalafoiaren lehen tokian dagoen toreroa.

Otsailean egunak eta ganadutegiak jakinarazita, eta tantaka izen batzuk aipatzen joan ondoren, dagoeneko itxi eta zabaldu du Azpeitiko Zezenzale Batzordeak datozen San Inazio jaietan herriko zezen plazan ariko diren toreatzaile guztien zerrenda. Izen ezagunak badira tartean, baina batik bat Morante de la Pueblarena nabarmentzen da; uneotan, bera da toreatzaileen eskalafoiaren buru, eta abuztuaren 1ean izango da Azpeitian, aurtengo azken zezenketan.

Hau da, beraz, 2022ko saninazioetako zezenketen kartela:

Uztailaren 30a, San Inazio bezpera

  • Toreatzaileak: Sergio Serrano, Alvaro Lorenzo eta Alejandro Marcos.
  • Ganadutegia: Ana Romero.

Uztailaren 31, San Inazio eguna

  • Toreatzaileak: Antonio Ferrera, Juan Leal eta Joaquin Galdos.
  • Ganadutegia: Murteira Grave.

Abuztuaren 1a, San Inazio bigarrena

  • Toreatzaileak: Morante de la Puebla, Daniel Luque eta Diego Carretero.
  • Ganadutegia: La Palmosilla.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide