Bihar egingo dute apirileko odol ateraldia

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 26a, 08:05

Odola jasotzeko poltsak.

Parrokiaren Soreasuko lokalean izango da. Egunean bertan goizez hartu behar dute txanda odola ematera joan nahi dutenek, 943-00 78 84 telefonora deituta.

Bihar, hileko azken asteazkenean, egingo dute apirileko odol ateraldia Parrokiaren Soreasuko lokalean. Ohi bezala, 17:00etatik 21:00etara izango da, baina odola ematera joateko asmoa dutenek aurrez hartu behar dute txanda. Horretarako, bihar 08:30etik 13:30 bitartean dei dezakete 943-00 78 84 telefono zenbakira.

Bestetik, maiatzean bi ateraldi izango direla gogorarazi nahi du Azpeitiko odol emaileen elkarteak. Datorren hilean, 11n eta 25ean izango dituzte hitzorduak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide