Testamentu bidezko oinordekotzei buruzko hitzaldia antolatu du biharko Baigerak

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 26a, 09:23

Basazabal jauregian izango da biharko hitzaldia.

Francisco Javier Lazaro Eusa Azpeitiko notarioak emango du, 16:00etan hasita, Basazabal jauregian.

Testamentu bidezko oinordekotzak izenburuarekin hitzaldia emango du bihar arratsaldean Francisco Javier Lazaro Eusa Azpeitiko notarioak. Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatu du hitzaldia eta 16:00etan hasiko da, Basazabal jauregian.

"Hitzaldian, herentziari buruzko oinarrizko ideiak emango ditu notarioak, oinordekotza modu egoki batean antolatzeko bideak azalduz. Testamentua egiteak edo ez egiteak zer ondorio izan ditzakeen, azken urteetan testamentuari buruzko legean egon diren aldaketak... Guzti horien berri emango digu", azaldu dute antolatzaileek.

Entzuleek galderak egiteko tartea ere izango da hitzaldian, eta bukatutakoan, joaten diren guztientzat mokadutxoa emango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide