Banda des Femer eta Üther taldeen kontzertuak izango dira gaur Orkatzen

Julene Frantzesena 2022ko api. 29a, 11:38

Üther taldea Orkatzen eskainitako kontzertu batean.

22:30ean hasita eskainiko dituzte emanaldiak bi taldeek. Banda des Femer taldea Menorcakoa da, eta Ondarroakoa, berriz, Üther.

Banda des Femer eta Üther taldeen kontzertuak izango dira gaur, ostirala, Orkatz kultur elkartean. 22:30ean hasita eskainiko dituzte zuzenekoak bi taldeek.

Banda des Femer taldea Menorcakoa da, eta hardcore eta punk doinuak eramango ditu Orkatzera. Üther Ondarroako taldeak, berriz, fastcore doinuak eskainiko ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide