Zozketa

Bulegoren kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko api. 26a, 12:35

Larunbatean 22:00etan hasiko da Azkoitiko taldearen emanaldia Sanagustin kulturgunean. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Azkoitiko Bulego taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, apirilak 30, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak ostegunean jakinaraziko ditu Uztarriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide