Oriora eta Aginagara ibilaldia antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak

Ihintza Elustondo 2022ko api. 27a, 08:09

Orioko portua. (IƱigo Gaiton)

Maiatzaren 19an, ostegunez, egingo dute egun-pasa. Orion igaroko dute goiz partea, eta ondoren, Aginagara joango dira, bazkaltzera.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du Oriora eta hango Aginaga auzora, Azkoitiko eta Zestoako jubilatu elkarteekin batera. Maiatzaren 19an, ostegunez, egingo dute egun-pasa, 10:00etan San Martin egoitzaren paretik abiatuta. Orion pasatuko dute goiz partea, eta 12:00etan, meza izango da hango parrokian.

Ondoren, 14:00 aldera, autobusean sartu eta Aginagara joango dira, eta 14:30 aldera, bertan bazkalduko dute. Bazkal ondoren, musika izango da, eta dantzarako aukera izango dute hala nahi duten guztiek. Ibilaldiak 35 euroko kostua du, eta ohi bezala, Baigeraren lokalean eman beharko da izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide