Asteburuan ez da zinema emanaldirik izango

Julene Frantzesena 2022ko api. 28a, 08:32

Zinema emanaldien denboraldia bukaerara iristen ari da, eta asteburuan ez dute filmik emango Soreasu antzokian. Sasoiko azken filmak maiatzaren 14ko eta 22ko asteburuetan ikusi ahal izango dira.

Zinema emanaldien denboraldia hasi da bukaerara iristen, eta azken emanaldi batzuk izango diren arren, asteburu honetan etena izango da. Hain zuzen ere, igandean eta astelehenean ez da ohiko zinema saiorik izango Soreasu antzokian.

Dena den, maiatzaren 14ko eta 22ko asteburuetan izango dira zinema emanaldiak, nahiz eta Kulturaz kooperatibak oraindik ez duen zehaztu zer film emango dituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide