Ekindar kooperatibako lehen bazkidetza kontratuak gaur eta bihar sinatuko dituzte

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 27a, 09:23

Ekindar kooperatibaren irudia.

Azoka Plazako lehen solairuko areto nagusian izango dira sinatzeko hitzorduak, 10:00etan, 15:00etan eta 19:00etan.

Ekindar Azpeitiko Energia kooperatiba sortzeko prozesua aurrera doa, eta lehen bazkidetza kontratuak sinatzeko hitzorduak gaur eta bihar izango direla jakinarazi du Azpeitiko Udalak. Gaur, apirilak 27, eta bihar, apirilak 28, 10:00etan, 15:00etan eta 19:00etan izango dira hitzorduak. Bazkidetza prozesuan ordainketa eginda dutenak joango dira kontratuak sinatzera ordu horietan, Azoka Plazako lehen solairuko areto nagusira.

Bazkide izateko azken pausoa eman behar dutenek sinadurara zer dokumentu eraman behar dituzten zehaztu du udalak: NAN-a, argindarraren faktura bat, kontu zenbakia eta transferentzia agiria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide