Azken ostiraleko elkarretaratzea egingo du Sarek bihar

Andoni Elduaien 2022ko api. 28a, 09:00

Iazko apirilean egin zuten elkarretaratzeko irudia.

Presoen nahiz iheslarien eskubideak aldarrikatuko dituzte 19:00etan hasita plazan egingo duten kontzentrazioan.

Bihar, ostirala, egingo du Azpeitiko Sarek apirilari dagokion azken ostiraleko elkarretaratzea. Presoen nahiz iheslarien eskubideak aldarrikatuko dituzte 19:00etan hasita plazan egingo duten kontzentrazioan. Azpeitiko Sarek kontzentrazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide