Ekintzaz beterik dator Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako Gazte Astea

Ihintza Elustondo 2022ko api. 29a, 08:39

Igomagoren ikuskizuneko une bat, iazko Gazte Astean. (Azpeitiko Gaztetxea)

Gazte Astearen barruan, hitzaldiak, otorduak, kontzertuak nahiz ikuskizunak antolatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak. Astelehenean botako dute festari hasiera emateko txupinazoa, eta igandean bukatuko da egitaraua.

Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta, Gazte Astea egingo dute datorren astean. Hain zuzen ere, astelehenetik igandera, maiatzaren 2tik 8ra, hainbat ekintza izango da Gaztetxean bertan. Astelehenean botako dute egitarauari hasiera emateko suziria, eta ordutik aurrera, hainbat hitzaldiz, otorduz, musikaz nahiz magia ikuskizunaz gozatu ahal izango da. 

Hona hemen egitaraua:

  • Maiatzak 2, astelehena.

17:30. Txupinazoa.

18:00. Hitzaldia: Inflazioa, bizitzaren garestitzea eta krisia.

Ondoren. Erakusketa Artekan.

  • Maiatzak 3, asteartea.

18:00. Hitzaldia: XX. mendeko esperientzia sozialisten irakaspenak eta komunismoaren gaurkotasuna.

20:30. Afaria.

  • Maiatzak 4, asteazkena.

18:00. Mahai ingurua: Interbentzio kulturala gazte langileongan.

Ondoren. Mokadua.

  • Maiatzak 5, osteguna.

17:30. Ping pong txapelketa.

19:30. Izar-Haitz garagardo dastaketa.

  • Maiatzak 6, ostirala.

19:00. Pizza potea.

21:30. Kontzertuak: Leherkaitz eta Ukabil.

  • Maiatzak 8, igandea.

19:00. Iagomago. Txokolatea izango da dastatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide