Ikusmina sortu du Baigerak testamentuen gainean antolatutako hitzaldiak

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 28a, 16:13

Javier Lazaro Eusa notarioa atzo, Basazabalen. (Baigera)

Testamentu bidezko oinordekotzak izeneko hitzaldia eman zuen atzo Basazabalen Javier Lazaro Eusa Azpeitiko notarioak, eta aretoa bete egin zen.

Testamentua nork eta nola egin dezakeen, testamentua egitearen abantailak, oinordekotzak arautzen dituzten legeak... Testamentuekin lotutako hainbat gai jorratu eta azalpen jakingarriak eman zituen atzo Javier Lazaro Eusa Azpeitiko notarioak Basazabal jauregian, Baigera Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatutako Testamentu bidezko oinordekotzak hitzaldian.

Gaiak eta hitzaldiak ikusmina piztu zuten, aretoa bete egin baitzen Lazaro Eusaren azalpenak entzuteko.

Basazabaleko aretoa, atzoko hitzaldian. (Baigera)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide