XX. mendeko sozialismoaren esperientzia historikoak hizpide, Azoka Plazako aretoan

Ane Olaizola 2022ko api. 30a, 08:36

Maiatzaren Lehenaren bueltan antolatutako egitarauaren barruan, XX. mendeko sozialismoaren esperientzia historikoez  hitzaldia eskaini zuen Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak atzo.

Maiatzaren Lehenaren bueltan, hainbat ekintza antolatu ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak egunotarako, eta atzo, ostiralean, egin zuten aurrenekoa. Hainbat lagun elkartu ziren Azoka Plazako aretoan, XX. mendeko sozialismoaren esperientzia historikoez hitzaldia jarraitzeko.

Joan zen mendean sozialismoak utzitako "esperientzia historiko desberdinak" landu zituzten bertan, eta langile klaseak mugimendu politikoetan izan zuen "garrantziaz" hitz egin zuten. Era berean, egungo testuingururako irakaspenak atera zituzten saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide