Gipuzkoako Erroten Egunaren harira, Igarako errota bisitatzeko aukera izango da datorren igandean

Julene Frantzesena 2022ko mai. 1a, 08:31

Igarako errotaren kanpoaldea.

Loiola auzoan kokatuta dagoen errota bisitatzeko hiru hitzordu jarri ditu Ekoetxeak: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Bisitetan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko.

Datorren igandean, maiatzaren 8an, Gipuzkoako Erroten Eguna izango da, eta lurraldeko hainbat errota bisitatzeko aukera izango da. Horien artean da Loiola auzoan kokatuta dagoen Igarako errota. Hain zuzen ere, Ekoetxeak antolatuta, gune hori ezagutzeko bisita bana izango da 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan hasita. Bisitan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide