Egitarau oparoarekin ari da ospatzen Lagun Onak Mendi Bazkuna 75. urtemuga

Ane Olaizola 2022ko api. 30a, 17:32

'Izan zirelako gara, garelako izango dira' lelopean, urtemugako festa ari da ospatzen elkartea. Mendi irteeraren eta mezaren ostean, bazkunearen historian batzordeko kide izan diren kide guztiek argazkia atera dute.

Joan zen urtean pandemiaren eraginez ezin izan zuen ospatu Lagun Onak Mendi Bazkunak 75. urteurrena, baina aurten ez du hutsik egin urteurreneko festak, eta Izan zirelako gara, garelako izango dira lelopean, askotariko ekintzak ari dira egiten gaur, larunbata, mendizaleak, trikitilariek lagunduta. Tontorrean, falta diren elkarteko kideei lore eskaintza egin diete gailurrean, eta ondoren haien oroimenezko meza izan da Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.

Eguerdian ikusi ahal izan da, ordea, 75. urteurreneko irudirik adierazgarriena: izan ere, elkartearen historian batzordeko kide izan diren kide guztiek argazkia atera dute. Arratsalderako, berriz, haurrentzako puzgarriak eta jolasak prestatu dituzte antolatzaileek.

(Argazkiak: Lagun Onak MB)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide