Azpeitiko Udal Liburutegia

Azpeitiko Kultur Mahaia 2022ko api. 14a, 09:59

Sorrera: 1964.

Helbidea: Enparan dorretxea, Foru pasealekua 18.

Atari digitalak:

Harremanetarako: liburutegikoharrera@azpeitia.eu, 943 157 195.

Historia: 1964an soirtu zen Azpeitiko Udal Liburutegia, Iturri Txikin, eta 1989tik aurrera Enparan Dorretxean dago. Urtetik urtera eskaintza handitzen eta hobetzen joan da, eta, aurrerapen teknologikoarekin eta bilakaera sozialarekin batera, liburutegiaren izaera aldatzen doa. Askotariko zerbitzuak dauzka, komunitate osoari begira. Erakunde dinamikoa eta aldakorra da, eta erabiltzaile berriak lortzea du helburu nagusietako bat. Eragile aktibotzat jotzen denez, herriko dinamika ezberdinetan parte hartzen du: Herri Hezitzailean, Korrikan, Euskaraldian, aniztasunaren inguruko tailerretan… Ekitaldi kulturalak ere antolatzen ditu.

Jarduera:

Zerbitzuak:

  • Erabiltzaileen prestakuntza.
  • Kontsulta: lanerako, ikasteko edota aisialdirako.
  • Informazio bibliografikoa eta erreferentzia zerbitzua.
  • Liburutegiko funtsen maileguak.
  • Interneterako sarbidea.
  • Herriko bilduma.
  • Fotokopiagailua.
  • Premia bereziak dituztenentzat zerbitzuak.

Ekinbide batzuk:

  • Erakusketa bibliografikoak eta gidak.
  • Ipuin kontaketak. 1989an hasi zen, eta urtean hamabi saio inguru egiten ditu.
  • Literatura solasaldia idazleekin. Urtean bost saio.
  • Tailer eta ekitaldi bereziak: irakurketa dialogikoa, eskulana, marrazketa, ipuinak nola kontatu haurrei, genealogia, poesia emanaldiak, liburu aurkezpenak, magia saioa…
  • Besterik: liburutegiaren bisitaldiak, Irakurleen txokoa, Irakurketa erraza, Ipuinaren ordua, aste bereziak (Liburuaren Eguna, Bibliotekaren Eguna eta Euskararen Eguna)…

Guneak:

  • Harrera.
  • Haur txokoa (0-7 urte), Gazteak (8-14 urte) eta Helduak.
  • Hemeroteka-Mediateka eta Komikiteka-Interes guneak.
  • Lan gelak eta Ikas gela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide