Oier Etxeberriak Azkoitiko duatloi herrikoia irabazi du

Andoni Elduaien 2022ko mai. 1a, 11:40

Etxeberriak gurutzatu zuen azkarren helmugako lerroa.

Azpeitiarra probaren aurreneko postuetan izan zen une oro, baina bizikletan tartea ireki zuen gainerako aurkariekiko, eta txapela janzteko moduan izan zen.

Oier Etxeberriak Azkoitiko duatloi herrikoia irabazi zuen atzo, larunbata. Azpeitiarrak 35 minutu eta 30 segundo behar izan zituen hasiera eta helmuga lotzeko. Bidean, 2,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zituzten parte hartzaileek lasterka, ondoren 10 kilometro bizikleta gainean, eta bukatzeko, beste 1,25 kilometro korrika.

Etxeberriak jantzi zuen duatloi herrikoiaren txapela. Juan Antonio Valle sailkatu zen Etxeberriaren atzetik, eta hirugarren, berriz, Igor Aranbarri azkoitiarra sailkatu zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide