Alberdi anaiek elkarren kontra jokatuko dute Buruz Buruko Promozio Txapelketako finalaurrekoetako bat

Julene Frantzesena 2022ko mai. 2a, 08:43

Alberdi artxiboko irudi batean. (21 Iguales)

Atzo, igandea, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatu zituzten txapelketako neurketak bi anaiek. Alberdi II.ak Egiguren V.a azpeitiarra garaitu zuen, eta Alberdik, berriz, Elordi. Biek ala biek finalerdietarako txartel bana eskuratu dute, eta ostiralean jokatuko dute finalaurrekoa Orduñan (22:00).

Ez dute balentria txikia egin Alberdi anaiek. Izan ere, Jon Alberdik eta Unai Alberdi Alberdi II.ak Buruz Buruko Promozio Txapelketako finalerdietarako txartel bana eskuratu dute. Batek edo besteak egingo du, baina, lehian aurrera; ostiralean, 22:00etan hasita Urduñan (Bizkaia) jokatuko duten jaialdian, elkarren aurka ariko dira finalera sailkatzeko lehian. Horrenbestez, gauza ziurra da Alberdi anaietako bat aurtengo Buruz Buruko Txapelketaren finalean izango dela.

Atzo, igandea, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatu zituzten txapelketako neurketak bi anaiek. Alberdi II.ak Egiguren V.a azpeitiarra izan zuen aurrez aurre, eta nagusitasunez irabazi zuen partida Alberdi II.ak: 22 eta 10 amaitu zen neurketa. Alberdik, berriz, Elordi izan zuen parez pare frontoian, eta lehia estua jokatuta eta 22 eta 20 nagusituta, azpeitiarrak eskuratu zuen finalerdietarako txartela.

Txanponaren bi aldeak ikusi zituzten atzo Azpeitiko pilotariek Eibarren: Alberdi anaiek txapelketan aurrera egiteko aukera izan zuten gisan, han bukatu zen aurtengo lehia Egiguren V.arentzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide