Carcassonera eta kataroen lurraldera bidaia antolatu du Baigerak irailerako

Julene Frantzesena 2022ko mai. 2a, 11:38

Carcassoneko gaztelua.

Sei eguneko bidaia egingo dute irailaren 14tik 20ra bitartean. Dagoeneko zabalik da bidaiarako izena emateko epea, eta interesa dutenek Azpeitiko Halcon bidaia agentziarekin jarri beharko dute harremanetan.

Frantziara bidaia antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak irailerako. Halcon bidaia agentziaren laguntzarekin prestatu du sei eguneko irteera taldeak, eta hain zuzen ere, irailaren 14tik 20ra gauzatuko dute.

Carcassonne eta kataroen lurraldea ezagutzeko baliatuko dute bidaia; besteak beste, Carcassone ez ezik, Lastours, Minerve, Tolosa, Albi, Cordes eta Sur Ciel herriak bisitatuko dituzte egun horietan.

Dagoeneko zabalik da bidaiarako izena emateko epea, eta interesa dutenek Azpeitiko Halcon bidaia agentziarekin jarri beharko dute harremanetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide