Pello Añorgak LH 1eko eta 2ko umeentzako ipuin kontaketa saioa eskainiko du astelehenean

Julene Frantzesena 2022ko mai. 3a, 08:50

Pello Añorga ipuin kontaketa saio batean.

XXXIII. Ipuin Kontaketa saioen barruan eskainiko du kontakizuna Añorgak, 17:30ean hasita. Hara joan nahi dutenek ostirala bitartean eman beharko dute izena.

Martxan dira Udal Liburutegiko XXXIII. Ipuin Kontaketa saioak, eta datorren astelehenean, Pello Añorgaren txanda izango da. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrei zuzendutako kontaketa eskainiko du hark 17:30ean hasita.

Saiora joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, plazak mugatuak direlako. Ostirala izango da horretarako azken eguna, eta izena emateko liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deitu edo Whatsapeko 688 81 55 06 telefono zenbakira mezua idatzi beharko da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide