Ilunpe elkartearen zozketak badu zenbaki sariduna

Julene Frantzesena 2022ko mai. 2a, 13:54

Ilunperen zozketako txartel batzuk.

12.383 zenbakidun txartelaren jabeak eskuz banakako pilota txapelketaren finalerako kantxako lau sarrera, lau lagunentzat bazkaria Loiola hotelean eta 1.200 euro eskuratuko ditu. Hamar egun ditu saria eskuratzeko, eta hala egin ezean, ordezko zenbakiaren txanda izango da.

Ilunpe elkartearen zozketak badu zenbaki sariduna. 12.383 da zenbaki saritua. Zenbaki hori duen txartelaren jabeak eskuz banakako pilota txapelketaren finalerako kantxako lau sarrera, lau lagunentzat bazkaria Loiola hotelean eta 1.200 euro eskuratuko ditu.

Sariduna ez bada hamar eguneko epean agertzen, ordezko zenbakiaren txanda izango da, 10.261 zenbakiarena, hain zuzen ere. Zenbaki saridunaren jabeak 688 74 36 00 telefono zenbakira deitu beharko du Ilunpe elkartekoekin harremanetan jartzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide