Munoaundiko balio arkeologikoa ikertzeko hitzarmena izango dute hizpide gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2022ko mai. 3a, 08:09

Udaletxearen etxaurrea.

Ohiko moduan, 19:00etan hasita egingo dute bilkura udaletxeko areto nagusian. Munoaundiko hitzarmenaz gain, kreditu aldaketa bat ere onartuko dute bilkuran.

Maiatzean sartzearekin, lehen asteartez, egingo dute udal ordezkariek hil horri dagokion udalbatzarra gaur. Ohiko moduan, 19:00etan hasita egingo dute bilkura udaletxeko areto nagusian, eta zerrendan gai askorik izango ez badute ere, besteak beste, Munoaundi herri harresituko balio arkeologikoa ikertzeko lankidetza hitzarmena izango dute hizpide.

Honako hau da gaurko bilkurako gai zerrenda:

1.- Udalbatzak 2022eko apirilaren 5ean egindako akta onartzea.
2.- Azpeitian eta Azkoitian dagoen Munoaundi burdin aroko herri harresituan balio arkeologikoa
ikertzeko lankidetza hitzarmena onartzea.
3.- Udalaren 2022ko aurrekontuan 5. kreditu aldaketa onartzea.
4.- Galderak eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide