Maiatzeko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Baratze parkeak, gertutik

Nora Alberdi 2022ko mai. 4a, 19:06

Datozen egunetan hasiko da Uztarria komunikazio taldea maiatzeko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Landutako edukien artean, herriko baratze parkeetako erabiltzaileekin egindako argazki erreportajea izango da irakurgai. Joxe Arzallusek eta Esteban Orbegozok haien esperientziak kontatu dituzte. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

Joxe Arzallus eta Esteban Orbegozo Azpeitiko baratze parkeko erabiltzaile dira duela zortzi urtetik. Ordutik, ordu ugari igaro dituzte ortuak zaintzen, eta beren eskuekin landatutako haziak barazki bilakatzen ikusi dituzte urtez urte. Baratzeko egunerokoaz eta ortuak ematen dienaz solastu dira maiatzeko Uztarria aldizkarian. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide