Iñaki Urrutia telebistako aurkezle eta komikoak bakarrizketa eskainiko du ostiralean, maiatzak 6, Soreasu antzokian, 21:30ean. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.
Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak ostegunean jakinaraziko ditu Uztarriak.