AEK-k Korrikaren aldeko Urolako zozketa egin zuen apirilaren 8an, eta orduan jakinarazi zuen 1.111 zenbakia izan zela sariduna. Oihana Epelde azkoitiarra da zenbaki horren jabea, eta beraz, hark eskuratu du saria; Baztango (Nafarroa) Gamioko Borda landetxean zortzi lagunentzako asteburu bateko egonaldia irabazi du Epeldek. AEK-k eskerrak eman dizkie zozketan parte hartu duten guztiei.