Zozketa

Uztarriak 'Gorpuztu' dantza ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Uztarria.eus 2022ko mai. 3a, 09:58

Igandean, maiatzak 8, eskainiko du Eva Guerrerok 'Gorpuztu' dantza emanaldia Soreasu antzokian. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da eta  Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek ostiraleko 10:00etara arteko epea dute.

Eva Guerrerok 'Gopuztu' dantza emanaldia eskainiko du igandean, maiatzak 8, Soreasu antzokian. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da eta Uztarriak Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu parte hartzen duten bazkide guztien artean. Antolatzaileek adierazi dutenez, "Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da. Oreka bilatzeko, lasaitasunean egoteko borroka da; zarata, zama eta erruen aurkako, eta piztia lasai dagoen tokia bilatzeko borroka. Erlijio jakin batzuen une zehatz batzuetan egiten den gorputzaren erabileraren gaineko ikerkuntzatik dator".

Zozketan parte hartu nahi dutenek ostiraleko 10:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak ostiralean jakinaraziko ditu Uztarriak.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide