Asteburu honetan ere ez da zinema emanaldirik izango

Julene Frantzesena 2022ko mai. 5a, 08:13

Soreasu antzokia.

Dena den, hurrengo bi asteburuetan film bana ikusteko aukera izango dute herritarrek: maiatzaren 14ko asteburuan Alcarràs ikusi ahal izango da, eta maiatzaren 21ekoan, Compartimiento numero 6.

Asteburu honetan ere ez da zinema emanaldirik izango Soreasu antzokian. Hainbat ekitaldi izango dira zapatuan eta igandean herrian, eta Kulturaz kooperatibak ez du emanaldirik eskainiko egun horietan.

Dena den, hurrengo bi asteburuetan film bana ikusteko aukera izango dute herritarrek. Maiatzaren 14ko asteburuan Alcarràs emango dute, eta 21ekoan, berriz, Compartimiento numero 6. Bi film horien saioekin bukatuko da zinema denboraldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide