Gipuzkoako Hiru Txirlo bola joko txapelketako bosgarren jaurtialdia irabazi du Iñaki Caballerok

Julene Frantzesena 2022ko mai. 4a, 08:34

Joan zen asteko jaurtialdian parte hartu zuten hainbat kide Lasturgo bolatokian. Goian, ezkerretik bigarrena da Caballero.

Azpeitiko Garmendipe taldeko kidea nagusitu zen joan zen larunbatean Lasturren jokatutako jaurtialdian. 65 bolarik parte hartu zuten saioan, eta Caballero nagusitu zen, bederatzi punturekin.

Azpeitiko Garmendipe taldeko Iñaki Caballerok irabazi zuen asteburuan Lasturren jokatutako Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketako bosgarren jaurtialdia. 65 bolarik parte hartu zuten saioan, eta Caballero nagusitu zen, bederatzi puntu batuta. Haren ostean saikatu ziren, zazpina punturekin, Asola Berri taldeko Enara Montiel eta Lastur taldeko Esther Goenaga.

Hurrengo jaurtialdia, denboraldiko seigarrena, asteburuan izango da Leintz-Gatzagan. Txapelketaren 51. edizioko bigarren saioa, berriz, Azpeitian egin zuten, Garmendipeko bolatokian. Honako lotura honetan ikus daitezke orduko argazkiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide