Nerea Astigarragak 'Resetea tu vida' liburua aurkeztuko du hilaren 11n Emakumeen Txokoan

Anartz Izagirre 2022ko mai. 5a, 09:00

Nerea Astigarraga.

18:30ean izango da saioa, gazteleraz. Desoreka bipolarraren gaia lantzen du Astigarragak liburuan.

Nerea Astigarraga Azpeitiko bizilagunak Resetea tu vida liburua aurkeztuko du maiatzaren 11n, asteazkena, Emakumeen Txokoan. Idazleari desoreka bipolarra diagnostikatu zioten duela urte batzuk, eta gai horren inguruan idatzi duen lana da honakoa.

Idazleak bere webgunean dioenez, buruko gaitz hori  "autoezagutza prozesu sakon bat hasteko gonbidapena" izan zen berarentzat, eta "bizitza estilo osasungarria" hasi ahal izan zuen diagnostikoaren ostean. 18:30ean izango da saioa, gazteleraz, eta edonork izango du joateko aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide