Mugimendua lantzeko tailer inklusiboa izango da hilaren 13an Dinamoan

Julene Frantzesena 2022ko mai. 6a, 09:45

Alba Fernandez eta Maylis Arrabit, 'Begirada mugimenduan' tailerraren saio batean. (Penelope Cerezo)

18:00etatik 20:00etara bitartean, mugimendua eta sormena landuko dituzte saioan, dantza eta artea osagai hartuta. Tailerrean parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute; saioa doakoa izango da.

Begirada mugimenduan izeneko tailer inklusiboa eskainiko dute Alba Fernandezek eta Maylis Arrabit sortzaileek datorren ostiralean, maiatzaren 13an, Dinamoa sormen gunean. 18:00etatik 20:00etara bitartean, mugimendua eta sormena landuko dituzte saioan, dantza eta artea osagai hartuta. Inklusioa izango da ardatza, eta horretarako, talde anitza sortuko dute, bi orduz kolektibo guztiak batuta.

Doakoa izango da tailerra, baina parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da, honako lotura honetan dagoen formularioa beteta. Gehienez, hogei lagunek egin ahal izango dute tailerra. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak 680 15 57 46 telefono zenbakira deitu edo asociacionbash@gmail.com helbide elektronikora mezua idatz dezake.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide