Urtz taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, maiatzak 7, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek ostiraleko 12:00etara arteko epea izango dute.
Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak ostiralean jakinaraziko ditu Uztarriak.