EHNE sindikatuak antolatuta, Austriako hainbat eragiletako ordezkariak Azpeitian izan ziren atzo. Horiek Azoka Plazan kokatuta dagoen Elikagunea saltokiaren proiektua ezagutzeko aukera izan zuten, baita Enkarguk banaketa proiektua ere. Azalpenen ostean, bertako produktuz osatutako mokaduak dastatzeko aukera izan zuten bisitariek.