Urola ibaiaren garbiketari buruzko erakusketa eta hitzaldia izango dira datozen egunetan

Julene Frantzesena 2022ko mai. 6a, 09:11

Urola ibaiaren argazkia.

Urolaren garbiketa egin zutenean ateratako argazkiekin osatutako erakusketa Sanagustin kulturgunean jarriko dute, eta astelehenetik maiatzaren 29ra arte izango da ikusgai. Hitzaldia, berriz, maiatzaren 11n, asteazkena, izango da Sanagustinen (19:00). 

Urola ibaiaren garbiketaren ondorioak herritarrei azaltzeko eta horiek ingurumenaz eta ibaiaren zaintzaren garrantziaz sentsibilizatzeko, erakusketa eta hitzaldi bana izango dira datozen egunetan. Urola Bizirik taldearen eskaerari erantzunez egin zuen ibaiaren garbiketa udalak martxoan, enpresa baten bitartez; Urola ibaiaren Azpeitiko zatian 9,8 kilometro garbitu dituzte, eta 5.780 kilo hondakin jaso dituzte.

Urolaren garbiketa egin zutenean ateratako argazkiekin osatutako erakusketa Sanagustin kulturgunean jarriko dute, eta astelehenetik maiatzaren 29ra arte izango da ikusgai. Orotara, 30 argazki jarrriko dituzte ikusgai. Hitzaldia, berriz, maiatzaren 11n, asteazkena, izango da Sanagustinen (19:00). Halaber, herriko ikastetxeek erakusketa bisitatzeko, gauzatu duten bideoa ikusteko eta Urola Bizirik taldeko kideen azalpenak entzuteko aukera izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide