Traktoreei azterketa teknikoa egiteko aukera izango da hilaren 20an

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 5a, 12:01

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko aukera izango da hilaren 20an Azpeitian. Goizean eta eguerdian egingo dituzte azterketak, Loiolako tren geltoki zaharreko aparkalekuetan eta Gazteko biribilgunearen ondoan.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) egiteko aukera izango da maiatzean Azpeitian, Azkoitian eta Errezilen. Azken urteetan bezala, azterketa guneko teknikariak bertaratuko dira herrira traktoreei azterketa egitera. 

Azkoitian eta Errezilen maiatzaren 19an egingo dituzte azterketa teknikoak, eta Azpeitian hilaren 20an. Bi hitzordu eta leku zehaztu dituzte. Goizean, 09:00etan hasita, Loiolako tren geltoki zaharreko aparkalekuan egingo dituzte probak eta eguerdian, 13:00etan hasita, Gazteko biribilgunearen ondoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide