Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak asteburuko kultur ekitaldietarako sarrerak

Uztarria.eus 2022ko mai. 6a, 13:36

Bihar, larunbata, 22:00etan hasiko da Urtz taldearen kontzertua Sanagustin kulturgunean, eta etzi, igandea, 18:00etan eskainiko dute 'Gorpuztu' dantza ikuskizuna Soreasu antzokian. Uztarriak Kulturazek emandako sarrerak zozkatu ditu bazkideen artean.

Zozkatu ditu Uztarriak asteburuko kultur ekitaldietarako sarrerak. Bihar, larunbata, Urtz taldeak kontzertua esakiniko du 22:00etan, Sanagustin kulturgunean. Igandean, berriz, Gorpuztu dantza ikuskizuna emango du Eva Guerrerok, Soreasu antzokian, 18:00etan hasita. Uztarriak Kulturazek emandako saio bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Bazkide ugarik parte hartu dute bi zozketetan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Miren Zubizarretak eta Izaskun Uzinek irabazi dituzte Urtzen kontzerturako sarrerak. Jokin Iturraldek eta Edurne Aizpuruk, berriz, igandeko Gorpuztu ikuskizunerako bina sarrera eskuratu dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide